Hirugarren aro honekin osatzen da Ur-Kirolak elkarteak 75 urtetan egindakoa. Oso adierazgarria da nola arraun ekintzak ugaritu egin diran euskal kostaldean eta lehiakortasuna nola handitu den; lehen urtetako estropada kopurua eta parte hartzaileak oso murritzak izan arren, gaur egun 40 elkarte baino gehiago daude Euskadiko Arraun Federazioan.
Nabarmena da elkarte askok aulki mugikorrerako bidea egin dutela, urte askotan soilik aulki finkoan jardun ostean. Erabaki horrek aukera eman die euskal arraunlariei munduan zehar arraun egiteko; era berean, taldeak ugaritzeak kalitatea ekarri dio euskal arraunari, eta horrekin batera lehiakortasuna.
Gauzak horrela, UR-KIROLAK harro dago prozesu horretan aintzindari izan delako, eta izan delako aulki mugikorreko modalitatean bultzatzaile eta laguntza ondoren hasi diren taldeentzako.
Gaur, aulki mugikorra da Ur Kirolak elkartearen ekintzetan modalitate garrantzitzuena; baino noski beste modalitatea, aulki finkoa, ahaztu gabe. Behin outrigger modalitateko denboraldia bukatu ondoren, eta horretarako egin den prestakuntza baliatuz, traineruan arraun egiteko aukera eskaintzen zaie arraunlariei, beti ere helburu argi batekin: Kontxan parte hartzea.
Garaipen kopurua hirugarren aro honetan beste biak bezalakoa da, oso adierazgarria; baino beste aldetik, ez dira proportzio berdinan eman estropadak/garaipenak erlaziori begira. Hori horrela da lehiakortasuna gero eta handiago delako, klub gehiago eta noski arraunlariak ere bai. Baina, bestalde, egoera berri honek balio gehiago ematen dio garaipenari.
Hirugarren aro honetan oso garrantzitzua izan da Loiolako eraikuntza osatzea. Gaur egun dauzkagun eraikuntzak oso egokiak dira gure ekintzarako: ontzi biltegi zabala, prestakuntzarako ubide bat, prestakuntza fisikoko materialak eta beste klubeko zerbitzu propioak, eta baita ere ibaiko sarbide egokia.
Gure arraunlarien taldea oso garrantzitzua da, beti ehun lagun inguru; kopuru nahiko handia, bai mutiletan eta bai nesketan. Garaipen handiak eskaini dizkizute, baina gauza guztien gainetik euren ibilbidea eta seriotasuna nabarmendu behar dugu.
Gauzak horrela nahiko harro egon
gaitezke klubaren ibilbideakin. Beti mantenduz gure aintzindarien arima;
zainduz gure arraunlarien jarrera, lana eta duintasuna, beste bizitzako
aktibitatean bezala, oinarrizkoa baita kirol garapen zoriontsua izateko.