BIGARREN AROA. 1940/1965

 

Gerra amaitu ondoren berriro agertu zen kirol zaletasuna eta aitzindari haiek berriz ere beren proiektua abiatu zuten: UR-KIROLAK. Gerrak ez zuen haien ametsa suntsitu.

 

Beste kirol elkarteek beren kirol izaera legeztatzen hasi bezain azkar  UR-KIROLAKek egin zuen berea, 1940an. Lege berrien arabera arautu zen elkartea; ez zen izan lan erraza, diktadurak ez zuen nahi elkarteen garapena eta ia gainditu ezinezko eskakizun zorrotzak jarri zituen.

 

Eskakizun horiei jarraiki, gerra aurreko jarduera eta jarraitzeko nahia agertu behar izan zuen elkarteak. Gipuzkoako Atletismo Federazioak emandako dokumentazioa aurkeztu behar izan zuen elkarteak, eta bertako kide izateko eskaera egin. Gisa horretan izendatu ziren elkartearen lehendakaria eta batzar nagusia, orduko legeen arabera.

 

 

Egungo ikuspegitik ez dauka inolako zentzurik arraun elkarte bat atletismo federazioko kide bilakatzea. Baina garai hartako giroa horrelakoa zen, ez zuen inolako zentzurik, baina hori zen UR-KIROLAK kirol elkarte bezala legeztatzeko era bakarra.

 

Horrela hasi zen elkartearen bigarren aroa. Mantentzen zuen Esterlines 5eko egoitza; kirol ekintzetarako Pasai Donibanen soto bat erabiltzeko aukera ere bazuten. Lehen aroan erabilitako materiala ere mantentzen zuten, nahiz eta apur bat zaharkitua egon; gerra lau urtez luzatu zen eta materiala zaharkituta geratu zen, hala ere balekoa zen arraunlari berriak trebatu eta prestatzeko.

 

Ilusioa handia zen, eta lehen aroan bezala, proiektuak ugariak; horien artean arraunketa olinpikoa bultzatzea zen nagusietako bat. Proiketu honen hasiera 1936. urtean kokatu behar dugu; Alemania bere joko olinpikoak prestatzen hasi zen unean, Yola modalitateko arrauna joko olinpikoetatik at utzi zuten eta ondorioz aukera asko zabaldu ziren une horretan. 1936. urtean Espainiako Federazioak ez zion utzi proba egiten modalitate berrian; outriger modalitatean Kataluniako arraunlariak baino ez ziren ibiltzen garai hartan, eta haien maila ez zen oso ona. Ondorioz Espainiako Federazioak urte horretan ez zuen inor izendatu Joko Olinpikoetara joateko. Esparru horretan lehenbailehen hasi behar zutela ikusi zuten UR-KIROLAKeko kideek.

 

 

 

Gazteriak denbora asko pasa zuen ohiko egoerara itzuli arte, giroak ez zuen normaltasunera itzultzeko aukera ematen. Gauzak horrela, kirol ekintzak bigarren maila batean geratu ziren. Espainiako Arraun Federazioa, adibidez, 1941. urtean sortu zen.

 

Elkarteko Batzar Nagusiak ondo bideratu nahi zituen kirol ekintzak eta horretarako 1942ko batzarrean arraun komisioa izendatu zuten; arraunaren sustapena, entrenamenduen antolaketa, eta ontzien erabilera arautzea ziren, besteak beste, komisioaren eginkizunak.

 

Apurka-apurka hasi ziren beren ekimenak antolatzen, estropada ofizialetan parte hartu gabe, ez baitziren antolatzen. Gauzak horrela, zaila zen ilusioa mantentzea; 1944an udaran, azkenean, Espainiako Federazioak abiatu zituen bere ekintzak eta Yola txapelketa antolatu zuen  Portugaleten. Berandu izan zuten horren berri eta taldea ez zegoen behar bezala prestatuta baina, hala ere,  parte hartzea erabaki zuten. Eta gertatu behar zuena gertatu zen, 1923an bezala azkenak izan ziren lau partehartzaileen artean. Arraunlariak ziren:

 

JULIO ITUARTE – LUIS ITUARTE

FELIX ERDOCIA – TOMAS SANCHEZ ARANA

Lemazaina, MARIANO LARRANDIA

 

Aurreko aroan gertatu zen bezala estropada honek ilusioa berpiztu zuen elkarteko kideen artean, eta hasierako urteetako emaitza bikainak gogoan, elkarteak gorako bidea hasi zuen.

 

 

1945

 

 

Espainiako Federazioak Yola eta Canoe txapelketak antolatu zitun Kontxako badian, Irailaren 28an.

 

Parte hartu genuen bi modalitateen;  ez ziren bete aurreikusitakoak baina argi eta garbi ikusi zen maila hobetzen ari zela. CELESTINO OLAZIZOLA hirugarren sailkatu zen Canoe modalitatean, Maritimo de Barcelonako arraunlarien aurretik eta gure Lauko yola bigarren sailkatu zen, Maritimo de Barcelonaren atzetik. Gure arraunlariak izan ziren:

 

TOMAS SANCHEZ ARANA – FELIX ERDOCIA

FERMIN ALDANONDO – ANDONI ARGARATE

Lemazaina, MARIANO LARRANDIA

 

 

1946

 

Yola eta Canoe txapelketak antolatu ziren Bartzelonan, Irailaren 24an. Pizgarri berezi bat jarri zuten antolatzaileek:  Lauko yola-ko irabazleak Outrigger 4+  ontzi bat eramango zuen sari bezala. UR-KIROLAK itxaropen osoa zeukan txapelketa irabazi eta etorkizunerako garrantzi handia zeukan 4+ Saetia ontzia eskuratzeko.

 

Eta gauzak horrela, ametsa bete zuten, irabazi zuten Lauko yola  txapelketa eta eskuratu zuten 4+ Saetia ontzia. Hasierako urteetako maila berreskuratzen hasi ziren.

 

Arraunlariak izan ziren:

 

JESUS FACHADO – JOSE SEIN

ANTONIO URANGA – FERMIN ALDANONDO

Lemazaina, IGNACIO CARRIL

 

 

1947

 

Oraindik Outrigger 4+  ontzia eskuratu gabe zutela (Espainiako Federazioak oraindik eman gabe zuen), Espainiako Txapelketan parte hartu zuten aurreko urteko irabazle gisa. Banyolesko lakuan jokatu zen txapelketa, abuztuan. UR-KIROLAKek garaipena lortu zuen berriz ere, Nautico de Barcelona eta G.E. de Gerona menderatuz.

 

Urte horretan ere Trofeo Pujol jokatu zuten Tarragonan, berriz ere irabaziz. Bietan arraunlariak izan ziren:

 

ANTONIO URANGA – FELIX ERDOZIA

JOSE SEIN – MANUEL AGOTE

Lemazaina: IGNACIO CARRIL

 

1948

 

Bi urteko atzerapenarekin, urte honetan eskuratu zuten Outrigger 4+  ontzia Espainiako Federazioaren eskutik. Irabazitako ontzi honek aukera eman zion elkarteari  arraun olinpikoko modalitatean hasteko.

 

Ontzia eskuratu zuten Apirilean eta une berean, beharrezkoa zen, Donibaneko sotoan eraiki zuten ontziraleku bat behar bezala uretarau ahal izateko.

 

Yola-ren ezaugarriak eta Outrigger-enak nahiko desberdinak ziren, horregatik beharrezkoa zen teknika berria eta arraunlarien trebetasuna. Apurka-apurka, ontzira egokitzea lortu zuten. Gogoa eta ilusioa handia zen eta Katalunia aldean ikusitakoa nahikoa izan zen behar zen teknika eskuratzeko.

 

Horrela bi hilabete beranduago, ekainaren 13an, Bartzelonara joan ziren “XX Campeonatos Nacionales de Outrigger” jokatzera. Kataluniarren artean ikusmina eta harridura sortuz Outrigger 4+  modalitatean txapela lortu zuten, E.D. de Barcelona, Marítimo eta G.E.E.G. de Gerona gaindituz.

 

Arraunlariak izan ziren:

 

JOSE SEIN – FELIX ERDOZIA

JESUS FACHADO – ANTONIO URANGA

Lemazaina: IGNACIO CARRIL

 

 

Talde horrek urte hartan beste hainbat estropada irabazi zituen, hala nola: Espainiako Yola txapelketa Vigon , Copa Vasca Donostian  eta Trofeo Pujol Tarragonan.

 

1949

 

Bi izan ziren urte honetako albiste berriak. Alde batetik, Espainiako Federazioak Dr. GRAVINA entrenatzaile italiarra kontratatu zuen teknika aholkularitza eskaintzeko onartzen zuten taldeei. Lehenengo Bartzelonan egon zen eta ondoren Donostiara etorri zen gure arraunlariekin egoteko.

 

Bere aholkularitza oso positiboa izan zen; gure arraunlariek ez zuten arraunketa modalitate berri honetako teknika ezagutzen eta italiarrarekin egindako saioak oso mesedegarriak izan ziren teknika egoki bat eskuratzeko. Entrenamendu fisikoan ere hobekuntza nabarmena izan zen.

 

Elkartearen asmoa zen zabaltzea gure parte hartzea Outrigger-eko beste modalitatera; ikuspuntu horrekin erosi zen Outrigger 8+ ontzi bat Baionan. Ez zen berria baina aukera ematen zigun modalitate berri horretan parte hartzeko.

 

Uztailaren 31an Outrigger Espainiako txapelketak antolatu ziren Bartzelonan. 4+ modalitatea parte hartu genuen eta bigarrenak izan ginen. 8 + modalitatean ere parte hartu genuen eta garaipena eskuratu genuen. Sekulako garaipena izan zen; gure lehen parte hartzea modalitate honetan, eta mailegatutako ontzi batekin. Arraunlari txapeldunak izan ziren:

 

JOSE SEIN – ANTONIO URANGA

JUAN ORONOZ – IÑAKI EGUIBAR

FERMIN ALDANONDO – JUAN PELLO SESÉ

JOSE L. GOICOECHEA – FELIX ERDOZIA

Lemazaina: IGNACIO CARRIL

 

Espainiako Yola Txapelketan ere parte hartu genuen, urriaren 9an Alacanten. Irabazi egin genuen, beste  zazpi ontziren aurretik.

Irabazleak izan ziren:

 

JOSE SEIN - JOSE L. GOICOECHEA

FELIX ERDOZIA – ANTONIO URANGA

Lemazaina: IGNACIO CARRIL

 

Costa Vasca txapelketa ere irabazi genuen urte horretan. Donostian antolatu zen, irailen, bi mailetan: SENIOR A eta SENIOR B. Biak irabazi zituen taldeak. Baita ere irabazi zuten Libournen “4+ Senior Debutari” estropada, bertako ontziaren aurretik.

 

1950

 

Espainiako Outrigger Txapelketak Bartzelonan jokatu ziren, irailaren 16an. 4+ txapelketa lortu genuen arraunlari hauekin:

 

FERMIN ALDANONDO - JOSE L. GOICOECHEA

ANTONIO URANGA – MANUEL AGOTE

Lemazaina: ANDONI AGUIRREGOMEZCORTA

 

8+ modalitatean ere parte hartu zuten; estropada buru zirela, hasi eta 600 metrora matxura bat izan zuen Felix Erdozia arraunlariak. Ontzia zazpi arraunlariekin geratu zen, eta nahiz eta gertu ibili, ezin izan zuten garaipena lortu. Bigarren sailkatu ziren irabazletik bi segundora. Ikusleentzat UR-KIROLAK izan zen irabazlea.

 

Iberiako txapelketa antolatu zen Figueira da Foz (Portugal) hirian abuztu erdian. Espainiako Federazioak URKI izendatu zuen ordezkari. Azpiegitura  arazoak medio ezin izan zuten euren ontzia eraman eta portugaldarrek utzitako ontzi bat erabili zuten, ohitzeko denbora gabe. Hori gutxi balitz, estropada ez zen oso garbia izan: hala ere bigarren sailkatu ziren, merito handiko estropada eginez.

 

Europako txapelketan ere parte hartu zuten, Milan (Italia) izan zen antolatzailea, iraila hasieran. Bi hautaketa egin ondoren Bartzelonan eta Bilbon, URKI aukeratu zuen ordezkari gisa Espainiako Federazioak. Finala jokatzeko sailkatu ziren, bosgarren geratuz irabazlearengandik bost segundora.

 

Bidaia aprobetxatuz, parte hartu zuten Albano (Castell Gandolfo) lakuan antolatutako estropadan, Aita Santuaren aurrean. Bukatu ondoren Aita Santuak harrera egin zion gure taldeari.

 

1951

 

Bartzelona hiria aukeratu zuten Espainiako outrigger txapelketa jokatzeko, iraila bukaeran. 4+ eta 8+ modalitateetan parte hartu zuen taldeak, eta bietan bigarren sailkatu zen.

 

4+ko arraunlariak 8+an ere ibili ziren; hauek izan ziren:

 

JOSE M. ARISTEGUI – IGNACIO GOICOECHEA

JOSEBA OLASAGASTI – JOSE L. GOICOECHEA

ANTONIO URANGA – FELIX ERDOZIA

JUAN PELLO SESÉ – TRINIDO VAQUERIZA

Lemazaina: JOSE A. GASTESI

 

Yolako “Trofeo Pujol” jokatu zuten txapela lortuz.

 

1952

 

Elkartearen kirol historia kontutan izanda eta ikusita gure azpiegiturak oso kaskarrak zirela, Obras Publicas erakundeak erabaki zuen UR-KIROLAK elkarteari eskaintzea lursail bat Donostiako “kaiarriba” izeneko eremuan, arrantzaleen sotoen ondoan; horrekin batera baimena eman zuen han eraikitzeko gimnasileku bat, eta leku berean porlaneko putzu-ubide bat, arraunlariak trebatzeko modalitatean. Egoitza berria inauguratu zen urtarrilaren 19an, Donostiako jai egunaren bezperan.

 

Urte berean beste aukera berezi bat izan zuten elkarteko kideek. Espainiako Federazioak aukera eman zigun  Mr. Tibor Machan entrenatzaile hungariarrarekin jarduteko. Esperientzia oso interesgarria izan zen gure entrenatzaile eta arraunlarientzat.

 

Parte hartu genuen estatuko “outrigger” txapelketan Bartzelonan, ekaina erdian. Bigarren sailkatu ginen “4+” eta “8+”, Bartzelonako Ruber izan zen garaile bietan.

 

Espainiako Yola txapelketa irabazi genuen Malagan, abuztu erdian, arraunlari hauekin:

 

IÑAKI EGUIBAR - JOSE M. ARISTEGUI

JOSEBA OLASAGASTI – TRINIDO VAQUERIZA

Lemazaina: JOSE A. GASTESI

 

1953

 

Espainiako Federazioak urte honetako “outrigger” txapelketa eten egin zuen. Gauzak horrela, yolako txapelketan parte hartu genuen soilik. Txapelketa antolatu zen Tarragona, urria 12an, eta Ur Kirolakeko ontzia erretiratu zen arraun bat puskatu ondoren estropada erdian.

 

1954

 

Tortosan jokatu zen urte honetan Espainiako outrigger txapelketa, ekainaren 25an. 4+ modalitatean hirugarren sailkatu ginen eta 8+ modalitatean estropada irabazi egin genuen arraunlari hauekin:

 

RAFAEL ALMANDOZ – JOSEBA OLASAGASTI

JOSE M. ARISTEGUI – TRINIDO VAQUERIZA

IÑAKI EGUIBAR – IGNACIO GOICOECHEA

JOSE L. GOICOECHEA – JOSE IBARBURU

Lem. JOSE A. GASTESI

 

Espainiako Yola Txapelketa Donostian antolatu zen, abuztu bukaeran. Gure ontziak irabazi zuen, arraunlari hauekin:

 

RAFAEL ALMANDOZ – JOSEBA OLASAGASTI

JOSE M. ARISTEGUI – JOSE IBARBURU

Lem. JOSE A. GASTESI

 

1955

 

Bartzelonak antolatu zituen Espainiako Outrigger txapelketak, ekaina erdian. Parte hartu genuen 2+ modalitatean bigarren sailkatuz, Nautico de Tarragonaren atzetik. 8+ modalitatean berriz ere garaipena lortu genuen; txapeldunak izan ziren:

 

RAFAEL ALMANDOZ – JOSEBA OLASAGASTI

JOSE M. ARISTEGUI – TRINIDO VAQUERIZA

IÑAKI EGUIBAR – JOSE PEON

JOSE L. GOICOECHEA – JOSE IBARBURU

Lem. JOSE A. GASTESI

 

Garaipenari esker, Espainiako Federazioak izendatu gintuen bere ordezkariak izateko Mediterraneoko Jokoetan 8+ modalitatean. Joko hauek antolatu ziren Bartzelonan. Parte hartzea nahiko kaskarra izan zen; italiarrak izan ziren irabazle greziarren aurretik.

 

Libournen (Frantzia) ere jokatu genuen estropada bertako klubak gonbidatuta. 8 + modalitatean jardun genuen eta argi eta garbi irabazi genuen bertako taldearen aurretik. Bertako ikusleak harrituta geratu ziren; izan ere Frantziako txapeldunak ziren eta bere asmoa zen erraz irabaztea. Urte horretan bertan Baionan ere garaipena lortu genuen, Coupe Guyenne txapelketan.

 

 

 

1956

 

Urte honetan Santander izan zen hautatuko hirian estatuko outrigger txapelketa jokatzeko, uztaila bukaeran. Goragarria izan zen han erabilitako jokaera, irabaziz “2+” “4+” eta “8+” modalitateak. Irabazleak:

 

"2 +":

PEDRO GARIN – MARTÍN SILVA

Lem: JESÚS MINTEGUI

 

"4 +":

TRINIDO VAQUERIZA – JOSE IBARBURU

RAFAEL ALMANDOZ – JOSE L. GOICOECHEA

Lem: JOSE A. GASTESI

 

"8 +":

TRINIDO VAQUERIZA – JOSE IBARBURU

RAFAEL ALMANDOZ – JOSE L. GOICOECHEA

IÑAKI EGUIBAR – JESUS Mª LEICEAGA

JOSE LUIS ALMANDOZ – JOSE PEON

Lem: JOSE A. GASTESI

 

Parte hartu zen estatuko yola txapelketan Sevillan, iraila bukaeran, eta gure ontzia “yola 4” txapeldun bihurtu zen arraunlari hauekin:

 

TRINIDO VAQUERIZA – JOSE IBARBURU

RAFAEL ALMANDOZ – JESUS Mª LEICEAGA

Lem: JOSE A. GASTESI

 

Frantziako estropadetan Libournera itzuli ziren Coup Sud-Ouest jokatzera, irabaziz “8+” estropada oso estuan. “2+” bigarrena sailkatu zen.

 

1957

 

Sevilla izan zen estatuko outrigger txapelketaren antolatzailea, uztailean 19tik 21ra, eta parte hartu genuen “2+”, “4+” eta “8+” modalitatetan. “2+” erretiratu egin zen txapinak puskatu zizkielako zoritxarrez. Baina “4+” eta “8+” modalitatean zorionez txapelak eskuratu zituzten, arraunlari hauekin:

 

"4 +":

TRINIDO VAQUERIZA – RAFAEL ALMANDOZ

JOSE IBARBURU – JESUS Mª LEICEAGA

Lem: JOSE A. GASTESI

 

"8 +":

 

TRINIDO VAQUERIZA – RAFAEL ALMANDOZ

JOSE IBARBURU – JESUS Mª LEICEAGA

JOSE AMILIBIA – JAVIER HERNANDO

JOSE L. ALMANDOZ – IÑAKI EGUIBAR

Lem: JOSE A. GASTESI

 

 

Bi klubek gonbidatu ondoren joan ginen Frantziara, Langon eta Libourne iritara. Lehen parte hartu genuen Langon hirian, irabaziz “4+” eta “8+”, bigarren sailkatuz “2+”koan. Libournen berriz Coup Sud-Ouest parte hartu genuen “4+” eta “8+” biak irabaziz, eta txapela honekin lortuz Coup de la Guyenne jabego nolaz hirugarren txapela jarraian zen.

 

Estatuko federakuntza izendatu zuen gure “4+” ordezkari Europako txapelketa jokatzeko Duisburgon (Alemania), Frantzia eta Belgika utzi arren bere kanporaketan ez zuten lortu finalera heldu. Ala ere estatuko federakuntza ezagutuz bere kemen eta alegienak, bizkor zoriondu zituen.

 

Urte honetan, gizarte sozietateak omenaldi bikaina eskaini zioten UR-KIROLAKeri, hainbat ekitaldi antolatu ziren iraila 8an, Koruko Amaren egunean, Iriko Ama, eta haien tartean gorapaitu behar da nola udaletxean Ur-Kirolak eskuratu zuen IRIKO ZILAR DOMINA, gizarte emandako ikurrina berria Santa Maria elizan bedenkaitu ondoren..

 

Gorapaitzeko da ere nola Delegación Nacional de Educación Física y Deportes eman zion UR-KIROLAKeri STADIUM kopa, bere arraunen aldeko lanagatik, eta bere lehendakariri Don FELIX ERDOCIA, Mérito Deportivo zilarrezko domina, eta bereizgarri txuria.

 

1958

 

Gero eta gehiago ikusten zen Ur Kirolak beharrezkoa zuela eraikin bat ontziak gordetzeko eta prestakuntzak egiteko. Bai eta ere behar zela sarbide bat Urumea ibaira. Ontzien kopurua gero eta handiagoa zen eta nola ala prestakuntzaren eta garbidura hobeto egokitzea gero eta garrantzi gehio zeukan.

 

1955an klubeko komisio bat arduratu zen kudeaketa batzuk eginez Gipuzkoako Foru Aldundian, eskatuz baimena edo erabileraren lagapena, ibai ondoko bere jabetasun partzela baten. Partzela hau Loiolako zubi ondoan zegoen, ezkerreko urbazterrean Hernaniko norabidean. Nola proposamena nahiko harrera ona izan zuen, ikertu egin ziren ze laguntzak ekonomikoak zeuden ofizial eta kirol erakundetan.

 

Gauzak horrela, kudeaketa neke batzuk ondoren, eskaera onartu zen, eta hasiera eman zioten, lehen faseari eraikiz solairu bateko biltegi/gimnasi leku bat, eta etxe bizitza arduradunentzat, bigarren faserako utziz porlan-ubide eraikina arraunlarien trebakuntzarako. Uda azkenean atseginez biltegi/gimnasi eraikina bukatu zuten eta baita ere behin behineko sarbide egokitu bat ibaira.

 

Estatuko “outrigger” txapelketa Banyolesen antolatu zen ekaina azkenean, albiste berri batekin zetorren, arraunlari bakoitza modalitate bakarrean parte hartzea zeukan, desagertu egiten ziran bikoizketak. Hori eragin zuen ontzi batzuk inprobisatu beharra, nahi bai genuen modalitate gehienetan parte hartu, gure arrakastaren posibilitateak murriztuz. Emaitzak izan ziren: “2+” laugarren, “4+” hirugarren eta “8+” bigarren.

 

Gure irteerak Frantziara izan ziren: lehenengo Castillon, eta gero Libourne, Coup SUD-OUEST jokatzera, sailkatuz bigarren “4+” modalitate bakoitzean. Eta gerosiago, hurrengo hilean, Montoban (Toulouse) hirira, “4+” eta “8+” modalitateko estropadak irabaziz.

 

1959

 

Urtea hasi zen eraikin berrien inauguraziokin. Loiola auzoan eraikin zen aurreko uda azkenerako. Nola eraikina oso garrantzitsua zen elkarteen etorkizunerako antolatutako inaugurazioa oso ospetsua izan zen, eta horrela egiaztatu zuten bertan zeuden hainbat eta hainbat gazte arraunen hasteko irrikatuz.

 

Banyolasen antolatu ziren estatuko outrigger txapelketa, ekaina azkenean, eta aipagarriak izan ziren gure elkarterako. Lau modalitatetan parte hartu eta lautan txapela lortu zuten ontziolari hauek:

 

"SKIFF":

PEDRO GARIN TEJERIA

 

"2 +":

JOSE MARIA ARISTEGUI – IÑAKI EGIBAR PRADERA

Lem: FAUSTINO AMIANO 

 

"4 +":

 TRINIDO VAQUERIZA – JESUS MARIA LEICEAGA

 RAFAEL ALMANDOZ – JOSE IBARBURU URCOLA

Lem: JOSE FERNANDEZ VAQUERIZA

 

"8 +":

JOSE LUIS ALMANDOZ – JOSE ANTONIO ALMANDOZ

JAVIER ERDOCIA – IGNACIO ALCORTA

JAVIER BELAR – JUAN BURGUETE

SANTIAGO BEITIA – MANUEL IBARBURU

Lem: JOSE FERNANDEZ VAQUERIZA 

 

 

Frantziako urteko irteeran, aukeratu ziren Libourne eta Castillon.  Hemen “2+” irabazi zuen, sailkatuz bigarren Libournen.  Baita ere Baionara joan ziren, "4 +" irabaziz, eta "8 +" bigarren ia estropada osoa zazpi arraunlari egin arren, zoritxarrez txaplata bat puskatu zitzaien lehen ehun metrotan eta arraunlaria bere burua hondoratuz.

Azkenez, Corbeil (París) hirira joan ziren, trenez, Comite International des Régates de Paris gonbidatuta. Estropadak jokatu ziren haiek emandako ontziekin, denbora gabe ohitzeko, baino ala ere “4+” bigarren sailkatu zen.

 

 

1960

 

 

Estatuko outrigger txapelketa Banyolesen jokatu zen, uztaila erdian. Parte hartu zen “SKIFF” hirugarren sailkatuz, "2 +", bigarren sailkatuz, "4 +", berriro txapelordea lortuz, eta "8 +", txapela lortuz, berretsiz txapeldun titulua, arraunlari hauekin:

 

4+ ZILARREZKO DOMINA 

MANUEL ANSO – PEDRO GARIN TEJERIA

AGUSTIN ANDONEGUI – LUIS BARAGAÑA

Lem: ANTONIO BARGAS

 

SKIFF SENIOR – BRONTZEZKO DOMINA

JOSE IBARBURU URCOLA

 

2+ SENIOR ZILARREZKO DOMINA

IÑAKI EGUIBAR PRADERA – JOSE M. ARISTEGUI

Lem: FAUSTINO AMIANO

 

8+ SENIOR URREZKO DOMINA

TRINIDO VAQUERIZA – SANTIAGO BEITIA

XABIER BELAR – IGNACIO ALCORTA

JOSE A. ALMANDOZ – MANUEL IBARBURU

JESUS M. LEICEAGA – JOSE LUIS ALMANDOZ

Lem: FAUSTINO AMIANO

 

Urte honetan joan ziren ere bai estatuko yola txapelketan, abuztuko 6/7 Alacanten. Parte hartu zuten  Senior eta Gazteen mailetan, eta lehenak ez zuten lortzen hirugarren postua hobetzea, gazteak "YOLA 4" txapelduna lortzen zuten. Arraunlariak izan ziren:

 

YOLA 4 SENIOR – BRONTZEZKO DOMINA

JOSE A. GALDOS – JOSE FERNANDEZ

MIGUEL ANDONEGUI – MANUEL OLIDEN

Lem: JOSE A. VARGAS

 

YOLA 4 GAZTE – URREZKO DOMINA

OLEGARIO ITURRALDE – JUAN ERDOCIA

MIGUEL ERDOCIA – JAVIER ERDOCIA

Lem: ALBERTO ECHART

 

Aurreko urtetan bezala joan ziren Frantziara. Baionan irabazi zuten "8 +", eta bigarren sailkatu ziren "SKIFF", "2 +" eta "4 +". Itzuli ziran ere bai Castillonera, irabaziz berriro "8 +". Eta parte hartu zuten Libourneko nazioarteko estropadan, frantsesak, alemaniar eta ingelesekin, hirugarren sailkatuz, irabazleak alemaniarrak izan ziren eta bigarrenak Pariseko Joinville.

 

Erroman ziren Olinpiadak antolatzeko aukeratutako hiria, eta estatuko federakuntza Ur Kirolak hautatu zuen “8+” modalitatetan parte hartzeko, utziz beste eskualderentzat beste modalitateak. Hola egin zuen jakinez ez zegoela posibilitate handirik zerbait lortzeko, jakinez orokorrean beste herrialdean arraunlariak erdi profesionalak zirela, soilik eta osori bere prestakuntzara dedikatuak. Nahiko ondo egin zen lana eta opari bat izan zen arraunlari guztientzat.

 

1961

 

Aurreko urtea izan zen arraunlari beterano batzuentzat azkenekoa, aldizkako erreleboa gertatu zen, batzuk arraun mundua utziz eta beste batzuk aurrekoak bezain ondo egiteko irrikatzen.

 

Banyoles berriro izan zen hautatutako hiria estatu outrigger txapelketa antolatzeko, uztailan. Inskripzioa egin zen "SKIFF", "4 +" eta "8 +" modalitatetan, baino azkeneko orduan ez zuten parte hartu "2 +" modalitatean, arraunlari bat gaizorik gertatu zelako.

 

"4 +" hirugarren sailkatu zen; eta "8 +" txapela irabazi zuen, garaipen oso nabarmena lortu zuena arraunlari hauek:

 

4+ BRONTZEZKO DOMINA

EDUARDO FUERTES – LUIS BARAGAÑA

AGUSTIN ANDONEGUI – IÑAKI EGUIBAR

Lem: ANTONIO BARGAS

 

SKIFF SENIOR – ZILARREZKO DOMINA

JOSE FERNANDEZ VAQUERIZA

 

8+ SENIOR URREZKO DOMINA

SANTIAGO BEITIA – JAVIER NOGUERAS

MIGUEL ANDONEGUI – JAVIER ERDOCIA

JOSE LUIS ALMANDOZ – JOSE IBARBURU

PEDRO GARIN TEJERIA – JUAN BURGUETE

Lem: BAQUERO

 

Estatuko yola txapelketa Sevillan antolatu zen, iraila azkenean. Estatuko federakuntza xedatu zuen parte hartzearen debekua outrigger txapelketan edo olinpiadetan parte hartutako arraunlariari, horregatik UR-KIROLAK parte hartu zuen Gazteetan eta Nabarmenetan, arau berria betez, lehenak hirugarren sailkatuz bitartean Nabarmenak txapela eskuratu zuten, nahiz eta bigarren sailkatuz, Nautiko de Sevillan atzetik, hauek deskalifikatu egin zituzten arau berria ez betetzeagatik. Arraunlari txapeldunak izan ziren

 

YOLA 4 SENIOR URREZKO DOMINA

JAVIER ERDOCIA – MIGUEL BURGAÑA

OLEGARIO ITURRALDE – SALVADOR ICAZATEGUI

Lem: JUAN URTIZBEREA

 

YOLA 4 GAZTE BRONTZEZKO DOMINA

ALBERTO ECHART – JUAN ERDOCIA

JUAN URTIZBEREA – JOSE GOÑI

Tim: FAUSTINO AMIANO

 

Gure urteroko parte hartzea Frantziako herrialdetan izan zen lehen Castillon eta Libournen, eta gero Baionan. Libournen irabazi zen "Yola Gazte" modalitatean, eta bigarren hasi berrien “4+”, bai eta "4+" eta "8+" SENIOR "outrigger" modalitatean. Azken bi modalitate hauetan irabazi zuten Baionako estropadan.

 

 

1962

 

Uztaila erdialdean antolatu ziren Banyolasen (estropada leku gogotsuena estatuko federakuntzarako) outrigger txapelketa. Parte hartu zen SKIFF, "2+" eta "8 +" SENIOR modalitatetan, txapeldunak gertatu ziren:

 

SKIFF

JOSE FERNANDEZ VAQUERIZA

 

"2 +":

 JAVIER NOGUERAS URIBE – SANTIAGO BEITIA SARRIEGUI

Lem. FELIX ERDOCIA (hijo)

 

"8 +":

JOSE IBARBURU URCOLA – OLEGARIO ITURRALDE

MIGUEL ANDONEGUI – PEDRO GARIN TEJERIA

TRINIDO VAQUERIZA – SALVADOR ICAZATEGUI

IGNACIO ALCORTA – JOSE LUIS ALMANDOZ

Lem: JUAN URTIZBEREA 

 

Iraila erdialdean estatuko federakuntza deialdia egin zuen Tudelan Yola txapelketa jokatzeko, Nabarmen eta Gazte modalitatetan. Gure gazteak bigarren sailkatu ziren, nabarmenak berriz, inguruabarren erdian bete zituzten bere eginkizunak parte hartuz.

 

YOLA 4 GAZTE – ZILARREZKO DOMINA

JOSE RAMON ERDOCIA – FAUSTINO AMIANO

JOSE M GOÑI – JUAN URRETAVIZCAYA

Lem: ANGEL BAQUERO

 

Frantzian, gure parte hartzea hasi zen Saint-Livraden, irabaziz "2+", "4+" eta "8+" SENIOR modalitatetan, eta bigarren "4 +" Nabarmen modalitatean. Garaipen eguna hura errepikatuko zen gero Baionan "8 +” Gazteak irabaziz, eta ere bai yola Gazte eta Kadeteak; Bigarren "4+" Gazteak, eta yola Hasi berriak; horrez gain "8+" SENIOR irabazi zen, eta bigarren "2+" SENIOR.

 

Baita ere Agenen parte hertu zen, Granier lakuan lehiatuz, txapela eskuratuz "2+" eta "8" SENIOR modalitatetan, eta txapelordea "4+" SENIOR, eta yola "4".

 

 

1963

 

 

Tudela aukeratu zuten urte honetan antolatzeko estatuko outrigger txapelketa, uztaila erdialdean, gure ordezkariak lortu zuten, beste urtean, SKIFF, "4 +" eta "8 +" SENIORko txapelak, eta txapeldunordea "2 +" SENIOR. Arraunlari txapeldunak izan ziren:

 

SKIFF:

PEDRO GARIN TEJERIA

 

"4 +":

 JAVIER SAN MARTIN – IGNACIO ALCORTA

JOSE IBARBURU URCOLA – JOSE FERNANDEZ VAQUERIZA

 Lem: JAVIER EXPOSITO

 

 

"8 +":

JOSE FERNANDEZ VAQUERIZA – IGNACIO ALCORTA

JAVIER NOGUERAS URIBE – SANTIAGO BEITIA SARRIEGUI

MIGUEL ANDONEGUI – OLEGARIO ITURRALDE

JOSE A. ALMANDOZ – JOSE LUIS ALMANDOZ

Lem: JAVIER EXPOSITO 

 

“2 +” TXAPELDUNORDEAK

 JAVIER NOGUERAS URIBE – SANTIAGO BEITIA SARRIEGUI

Lem: FELIX ERDOCIA (hijo)

 

Mediterraneoko Jokoen deialdia egin zen Napolesen jokatzeko, eta estatuko federakuntza Ur Kirolak aukeratu zuen ordezkaritzako "8 +" SENIOR estropadan. Zoritxarrez, aduanako tramiteak galarazi zuten Bartzelonatik gure ontziaren irteera, lehiatu behar izan zuten Italia eskainitako ontzi batekin, denbora gabe dagokio zuten prestakuntzak egiteko, eta ondorioz etekinik gabe.

 

Berriro ere, parte hartu genuen Libourne eta Baionako estropadatan, baino aurten emaitzak ez ziran izan nabarmenak.

 

 

1964

 

Urte honetan nabarmen ugaritu ziren estropadan joan-etorriak. Lehena, Libourne "2+", "4+" eta "8+" SENIOR irabaziz, baino apaitu behar da deskalifikatu egin zituztela 12” aurretik ailegatu arren, epaileak ulertu zuen gure ontzia bere bidetik desbideratu egin zela.

 

Gero Bartzelonara, Mediterraneoko Jokotara, irabaziz "2+" eta "8+" SENIOR modalitatetan, eta baita ere bigarren sailkatuz "4+", Italiako San Remo gainditu ondoren.

Apaigarria da estropadak jokatu zituztela katalanak eskainitako ontziekin.

 

Baiona izan zen hurrengo hiria, irabaziz "2+", "4+" eta "8+" SENIOR outrigger modalitatetan, eta bigarren YOLAS "4" Gazte modalitatetan.

 

Yola eta Canoe estatuko txapelketa antolatu ziren Aviles hirian, abuztu azkenaldian. Parte hartu zen “Yola 4” Nabarmen eta Gazte modalitatetan, eta Nabarmenak hirugarren sailkatu bitartean, Gazteak txapela apaigarria lortu zuten. Txapeldunak izan ziren:

 

 YOLA 4 SENIOR BRONTZEZKO DOMINA

JAVIER SAN MARTIN – MIGUEL ANDONEGUI

JOSE IBARBURU URCOLA – JOSE LUIS ALMANDOZ

Lem: JOSE EXPOSITO

 

YOLA4 GAZTE TXAPELDUNAK

RICARDO UNZUETA – IGNACIO LARRAMENDIA

JOSE ANDONEGUI – JESUS BARBARIN

Lem: JOSE EXPOSITO

 

Estatuko outrigger txapelketa Sevillan antolatu zituzten, urrian hasieran, eta ere bai parte hartu zuten Senior eta Gazte mailetan. Gure Skifista finalean sartu lortu zun baino aurreko postuak eskuratu gabe. "4 +" SENIOR bigarren salikatzen zen; eta "2" eta baita ere “8+” SENIOR lortzen zituzten txapelak; eta bera egin zuten "2+" eta "4+" modalitatetan Gazteak. Talde txapeldunak hauek izan ziren:

 

“4 +” SENIOR TXAPELDUNORDEAK

JAVIER NOGUERAS – SANTIAGO BEITIA SARRIEGUI

IGNACIO ALCORTA – JAVIER SAN MARTIN

Lem: JAVIER EXPOSITO

 

"2 +" SENIOR TXAPELDUNAK

 GONZALO ORIVE – JAVIER ARIZMENDI

Lem: JAVIER EXPOSITO

 

"8 +" SENIOR TXAPELDUNAK

 JAVIER SAN MARTIN – MIGUEL ANDONEGUI

JAVIER NOGUERAS – JOSE LUIS ALMANDOZ

IGNACIO ALCORTA – JOSE IBARBURU

SANTIAGO BEITIA – SALVADOR ICAZATEGUI

Lem: JAVIER EXPOSITO

 

"2 +" GAZTE TXAPELDUNAK

 ¿????

 

"4 +" GAZTE TXAPELDUNAK

 RICARDO UNZUETA – IGNACIO LARRAMENDI

JOSE ANTONIO ANDONEGUI – JESUS BARBARIN

 Lem: JAVIER EXPOSITO

 

Une honetan ere aipagarria da gure "4+" SENIORen parte hartzea Banyolasen, han egindako estropadan, Oxford eta Cambridge ontziaren aurka, haien atzetik sailkatuz baino oso segundo gutxira, eta beste estatuko ontzi guztien aurretik. Bidai hau errepikatu zen abenduan, C.D. Tarragona egindako gonbidapena aintzat hartu ondoren, “4+” modalitatean parte hartuz antolatutako Jaime Dalmau arraunlari ospetsuaren hilondoko omenaldiko estropadan. Gure arraunlariek estropada irabazi egin zuten.

 

Eta amaitzeko urteko berezitasunak, gorapaitu behar da apirileko asanbladan hartutako erabakia porlan ur ubide eraikitzea arraunlarien trebakuntzarako, eta baita ere ontziralekuren hobekuntza Urumea ibaiako sarbidea errazteko, nolaz eta 1957 proiektua aurreratuta zegoen moduan, bigarrengo fasean; zehatuz finantzaketaren formulak. Eraikinen hasiera jarraian eman zen, amaituz 1.966an.

 

 

1965

 

Baita ere joan etorriak ugariak izan ziren. Lehena Frantziara, Agen hirira Maiatzan, gure gaztekin, zeinen "8+" argi eta garbi irabazi baitzigun; eta baita ere joan ziren gure SENIORak, "2+" irabaziz, "4+ bigarren", hirugarren sailkatzeko "8+ modalitatean".

 

Gero Langon hiria harrera eman zuen gure GAZTE eta SENIOR arraunlariari. Lehenak irabazi zuten Agen jokatutako "8+"ekin, eta bigarren "4+" sailkatu zuten. Bestetik gure SENIORak garaipena lortu zuten "2+" eta “8+” modalitatetan, "4+" sailkatuz hirugarren.

 

Azkenean, ekainen Libourne eta Baionara joan ziren. Lehen hirian ez zuten lortzen garaipenik, bitartean Baionan SENIORak garaipena lortzen zituzten "4+" eta "8+" modalitatetan.

 

Estatu mailan, Bartzelona joaten ziren Juegos Deportivos estropada jokatzera, gure SENIORak irabazleak gertatu ziren "2 +" eta "4 +" modalitatetan, sailkatuz bigarren "8 +"an.

 

Estatuko outrigger txapelketaren deialdia irailerako egin zen. Gipuzkoako arraun federakuntza antolatu zituen klasifikatzeko aurretiko estropadak Orion, erabakitzeko zeintzuk gipuzkoako ordezkariek estatu mailako txapelketan, nolaz Orioko Arraun elkartea hasiera eman zion aulki mugikorren ekintzari. Ur Kirolak irabazi zuen modalitate guztietan.

 

Estatu mailako txapelketa ospatuta apaitutako hila erdian, eskuratu zen txapela bost modalitatetan, eta gure skifista FRANCISCO SARASUA bigarrena sailkatu zen, irabazletik bi segundora. Talde irabazleak izan ziren:

 

"2 +" GAZTE:

 RICARDO UNZUETA – IGNACIO LARRAMENDI

Lem: PABLO RIPALDA

 

"4 +" GAZTE:

 RICARDO UNZUETA – IGNACIO LARRAMENDI

I. GONZALEZ – ANTONIO NOGUERAS

Lem: PABLO RIPALDA

 

"2 +" SENIOR:

JAVIER SAN MARTIN – MIGUEL ANDONEGUI

Lem: IGNACIO IBARBURU

 

"4 +" SENIOR:

 SALVADOR ICAZATEGUI – SANTIAGO BEITIA SARRIEGUI

JAVIER SAN MARTIN – MIGUEL ANDONEGUI

Lem: IGNACIO IBARBURU

 

" 8 +" SENIOR:

 MANUEL CARRIL – SANTIAGO BEITIA SARRIEGUI

JOSE A. ANDONEGUI – JOSE LUIS ALMANDOZ

MIGUEL URANGA – SALVADOR ICAZATEGUI

MARTIN JIMENEZ – OLEGARIO ITURRALDE

Lem: IGNACIO IBARBURU

 

Banyolesen ere bai, Duisburgon (Alemania) jokatu behar zen Europako txapelketako ikuspuntuekin, estatuko federakuntza antolatu zituen aurre selekzioko estropadak beren ordezkariak izendatzeko, irabaziz "4 +" SENIOR estropada, parte hartze zuhur lortuz txapelketan. Nolaz "8 +" bigarren sailkatu zen ez zuten lortu ordezkari moduan txapelketa jokatu.

 

BIGARREN AROAREN LABURPENA

 

Uste dugu urte honek mugatzen duela Ur-Kirolaken historiaren bigarren aroa. Urte honetan Gipuzkoako beste hainbat talde hasi ziren aulki mugikorra egiten. Lehenengoa Orio izan zen (ordurako historia aberatsa zuen tostako arraunean) eta ondoren Pasaiako bi ontziak eta Hondarribia. Ur-Kirolakek eskuzabal jokatu zuen guztiekin, Loiolako eraikuntza eta aulki mugikorreko lehen prestakuntzak egiteko ur bidea eskainiz

 

Horrela bete zen gure fundatzailen ametsa: euskaldunek presentzia nabarmena izatea arraun olinpikoan.

 

Kirol bilakaerari dagokionez, 1944an arraunlari talde bat lortu eta antolatzen hasi berriak ziren Espainiako Txapelketetara joateko erabakia hartu zenean, 1923an gertatu zena errepikatu zen: lehen emaitzak etsigarriak izan ziren. Baina lehen urteetan bezala, etsi  beharrean, emaitzak zirikatu egin zituen Ur Kirolakeko mutilak;  hurrengo urtean bigarren sailkatu ziren eta 1946an jada txapela lortu zuten. Espainiako Federazioak 4 + ontzi bat oparitu zion taldeari Espainiako Taxpelketa irabazteagatik; ontzi berri hau 1948an eskuratu zuten, eta urte horretan txapeldunak izan ziren modalitatean.

 

Beste une erabakigarria 1958a izan zen. Urumea ezker ur bazterreko eraikuntza amaitu zen, Loiolako zubi ondoan; gimasioa, ontzien biltegia, eta ibairako sarbidea kokatzen dira hor. Proiektuaren bigarren fasea 1965an amaitu zen: porlan ur ubidea arraun irakaskuntzarako eta ontziraleku egoki bat. Horrela, arraun ekintza zabaldu egin zen gazte askoren tartean.

 

Lehen aroa dirdiratsu izan bazen, ez zen gutxiago izan bigarren hau:

 

YOLA 4+ SENIOR

 

Jokatutako 14 txapelketatik zortzi lortu ziren, baten bigarren sailkatu ziren,  beste baten erretiratu ziren arraun baten apurketan ondorioz eta gelditzen diren beste lauetan hirugarren sailkatu ziren. 

 

YOLA 4+ GAZTEAK

 

1960an hasi ziren, eta lau txapelketatan parte hartu zuten: bi txapela  lortuz, bat bigarren eta beste bat hirugarren

 

1X SENIOR

 

1959tik zazpi aldiz parte hartu zen eta bi txapela lortu ziren, hiru bigarren postu, eta brontzezko domina bat.

 

2+ SENIOR

 

1955an izan zen lehen parte hartzea, hamar aldiz parte hartuz, bost aldiz txapela lortuz, eta beste hirutan txapelordea.

 

4+ SENIOR

 

Lehen parte hartzea 1948an egin zen; 1955 eta 1962 urteetan ezik beste hamabost urtetan parte hartu zen, zazpi aldiz txapela lortuz, beste bostetan bigarren sailkatu, eta hirutan brontzezko  domina.

 

8+ SENIOR

 

Lehen parte hartzea 1949an izan zen modalitate honetan, parte hartuz urtero, 16 urtetan (1953an ez ziran jokatu); txapela lortu zen hamabi aldiz, eta bigarren postua beste lauetan.

 

2+ GAZTEAK

 

Azkeneko bi urteetan, 1964 eta 1965an, parte hartu zuten, bietan txapela lortuz.

 

4+ GAZTEAK

 

Aurreko modalitatean bezala 1964 eta 1965an parte hartu zen, txapelak berriro lortuz bi urtetan.

 

Laburpen honetan nabarmentzen da aro honetako arraunlariak fundatzaileen joera jarraitu zutela argi eta garbi, baieztatuz lehen aroko kirol ibilbide disdiratsua.