Nire ongi etorri beroena Ur Kirolak elkarteko webgunera. Arrauna da gure elkartearen ekintza nagusia, bai aulki mugikor edo olinpikoan, bai tostakoan eta baita ere gainontzeko modalitate guztietan.
Gure elkartea, egun Donostian arraunean jarduten dutenen artetik zaharrena, hasieratik lehiatu da estropada garrantzitsuenetan eta emaitza handiak lortu ditu historian zehar. Elkartea aulki mugikorrean lehiatzeko sortu zen 1922. urtean; geroztik gehitu dira beste bi ekintza: tostako arrauna eta elkarte gastronomikoak (une honetan bi egoitza ditugu).
Azken urteetan, ni lehendakari hautatu nindutenetik, nire helburuetako bat izan da bazkide guztiei arraunean egiteko aukera eskaintzea. Arrauna guztiontzako kirola bilakatu behar dugu, adin eta sexu bazterketarik gabe, munduko arraun elkarte garrantzitsuenek egiten duten moduan
Gure elkarteak hiru egoitzak ditu Donostian, bat Loiola auzoan eta beste bi Donostiako Alde Zaharrean. Egoitza nagusia Loiolakoa da. Arraun mundua gustoko baduzu, gure elkartea ezagutzera gonbidatu nahi zaitut. Ziur naiz gure artean ongi egongo zarela
Iņaki Arana Zubizarreta.
Lehendakaria