ITSASOKO ARRAUN ESTROPADA
2024ko Urriak 19

Honetarako puntuagarria Liga Nacional Iberdrola de Remo de Mar
Campeonato de Gipuzkoa-ko txapelketa

ESTROPADAN IZEN-EMATEA

ITSAS ARRAUNEKO LIGA NAZIONALEAN LEHIATZEN DIREN KIROLARIENTZAKO IZEN-EMATEAK
LIGAN IZENA EMATEKO

Kirolarien, teknikarien eta ordezkarien izen-emateak klubek egin beharko dituzte, izena emateko online plataformaren bidez, irailak 26, 23:59ak baino lehen.

LIGAKO PARTEHARTZAILEAK

FER federazioko itsas arraunketako Liga Nazionalari buruzko Araudiaren 7. artikuloak ezartzen duen moduan, beharrezkoa da klubek kuota nazionalaren ordainketa egunean izatea eta kirolari, entrenatzaile edo/eta ordezkariei dagokien ordainketa egina izatea.

Pertsona fisikoek (kirolariek, teknikariek edo/eta ordezkariek) egunean egon beharko dute estropadetan parte hartzeko aukera ematen duen izapidean, Lizentzien Erregelamenduan eta FER-en 2024ko zirkularrean jasotakoaren arabera.

Era berean, pertsona fisiko bakoitzak parte hartzen duen Federazio Autonomikoaren ardura izango da Ligako edozein estropadatan izena emateko izapideak egin aurretik behar bezala egiaztatuta eta ziurtatuta egotea.

DONOSTIA/SAN SEBASTIAN BAY ROWING NAZIOARTEKO OPENEAN SOILIK LEHIATZEN DIREN KIROLARIENTZAKO IZEN-EMATEAK

Openean soilik lehiatzen diren kirolarien izen-emateak klubek online formulario honen bitartez egin beharko dituzte.

OPEN estropadan izena emateko epea:

uztailaren 15etik urriaren 6ra.

OPEN estropadan izena emateko prezioa:

Uztailaren 15etik iraliaren 15era: 20€ arraunlari bakoitzeko (lemazainak doan).
Irailaren 16tik urriaren 6ra: 25 € arraunlari bakoitzeko (lemazainak doan).

KLUBEKO ORDEZKARIA

Estropadarekin lotutako informazioaren fluxu zuzena bermatzeko, beharrezkoa da inskribatutako klub bakoitzak ordezkari bat izendatzea, bererezkoak dituen erantzukizunez gain, bere kirolariek estropadan parte hartzearekin lotutako zeregin hauek ere bere gain hartuko dituena:

– Antolatzaileek horretarako irekiko duten whatsapp taldearen bidez jakinarazten dituzten estropada-datuak eguneratzea kirolariei.

– Tripulazioek erakundeari inskripzioa berresten diotela gainbegiratzea, araudi honetan adierazitako moduan eta epeetan.

ITSAS ARRAUNA ARRAUN OLINPIKOA ARRAUN EGOKITUA BANKU FINKOKO ARRAUNA ROWING TOUR?

LOIOLA

Sierra de Aralar, 1
20014 Donostia

ESTERLINES

Esterlines, 5 bajo
20003 Donostia

SOTO

Paseo del Muelle s/n
20003 Donostia

Donostia Kirola Ur Kirolak
Ayuntamiento San Sebastian Ur Kirolak