Rowing Tour Ur Kirolak Club de Remo Donostia San Sebastian Gipuzkoa 3

Rowing Tourra arraunaren alderdi sozialean ardazten den modalitatea da, modu inklusiboan.

Funtsean kirol aerobikoa da, eta arreta berezia jartzen du teknikan, lesioen prebentzioan pentsatua eta zuzendua, bizitza osorako kirol-jarduera nagusia izan dadin.

Urte osoan egiten da, etenik gabe, aldizka, astean gehienez hiru egunetan, entrenamendu gisa, beti prestakuntza berdinarekin.

Helburu nagusia osasuna da, eta aparteko jarduera gisa arraun-turismo aktiboa egiten da, guk geuk nahiz beste batzuek antolatutako irteeretan, bai inguruan eta baita atzerriko lekuetan ere.

Arraun-turismo aktiboak uraren ikuspuntutik lekuak bisitatzea eta ezagutzea du helburu, lakuetan, ibaietan edo/eta itsasoan, egun batetik zazpira bitarteko irteeretan, egunean 20 km inguruko arraun-saioak eta kultura- zein gastronomia-bisitak batera eginez.

Rowing Tour Ur Kirolak Club de Remo Donostia San Sebastian Gipuzkoa 1
Rowing Tour Ur Kirolak Club de Remo Donostia San Sebastian Gipuzkoa 2
Rowing Tour Ur Kirolak Club de Remo Donostia San Sebastian Gipuzkoa 4

ITSAS ARRAUNA ARRAUN OLINPIKOA ARRAUN EGOKITUA BANKU FINKOKO ARRAUNA ROWING TOUR?

LOIOLA

Sierra de Aralar, 1
20014 Donostia

ESTERLINES

Esterlines, 5 behea
20003 Donostia

SOTO

Kaiaren Pasealekua, z/g
20003 Donostia